XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hara bada...! Zer egin zezakeen Arkadii Ivanovitchek, artean bufandarik erantzi ere gabe, horrelako kinkan?

Egiaz, Vasiaren gogoberotasun hartaz lotsatu egiten zen, bihotz zabaltasuna agertzen bazuen ere, hitz joritasun hura desegokitzat jotzen baitzuen gutxienean.

Sartu ziren, beraz, biak lehenengo gelara.

Ama zaharrak oso pozik zirudien Arkascha ezagutzeaz.

Horren ongi hitzegina zioten, izan ere, hartaz!

Baina ez zuen hasitako esaldia bukatzerik izan, ustekabe alai bat adierazten zuen A! gozo batek moztu baitzion hitza... Jainko maitea! Zetazko paper artetik aterea zen sonbrailutxoaren aurrean zegoen Lisa eta eskuak jarrera xinplean elkarganaturik, hainbateko xamurtasunez egiten zuen irrifarre non, bi gazteek, Lerouxen dendan ezer hoberik aurkitu ezaren penatan baitzeuden.

- A, Jainko maitea! Non aurki zenezaketen sonbrailu politagorik? Benetan esaten dizuet!